XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JENTIA BASATU

Pheku eta izigarrikeriaz betherik dia gerlen ondorioak. Lan lizate onoen aiphatzia. Egun batez beraz gia nahi mintzatu. Hau da: gerla demborean jentia dela basatzen.

14-18 ko gerl'aitzinian, nurbaitek nurbait khurutchatzen zianin edo harekin buru egiten erraiten zeion: Jinkuak deizula egun hun! Eta bestiak arrapostia: Bai zuri ere pharte hun! Etzen egiten ahal batzarria pollitago.

Gerla hartarik landa, batek erranen zian: Egun hun eta bestiak: Bai zuri ere! Etzen haboro Jinkuaz kestione.

Azken gerlatik hunat, gaztiek adio mutz batekin utziko zutie; eta hanitch igaranen zaitzie khantian, deus ere erran gabe, buria tzut tzuta, ukhul elibat bezala.

Kiarki ageri da, gerla batetik bestiala, ozkaz ozka, pollitarzuna lurrialat juan dela. Gerlen falta, hori? Dudarik gabe. Bena etchekuena ere bai.

J.B.